2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

Txantxibiri -Txatanuga Futz Band-

Kaixo lagunok! Ziur zutariko asko ez zaretela inoiz Elorrion egon, baina gure kantarik famatuena ezagutuko duzuelakoan gaude! Karaokea ere luzatu dizuegu ea horrela abestera animatzen zareten! Aupa Zuek!!!!

2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

KALDEREROAK AXULARREN



Kaldereroen konpartsek kaldereroak Donostiara etorri izana ospatzen dute eta inauteriaren hasiera iragartzen dute


Raimundo Sarriegiren doinuen erritmoan beren eltzeak eta zartaginak joz ibiltzen dira, beste hainbat pertsonaiarekin batera: erregina, damak, zuzendaria eta horren laguntzaileak, hartza, hartz-kumea eta hezitzailea.



Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra
agurtuz dugu atsegina.
Hungariako kalderero gara
etorririk Donostiara
laster Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaua.
Ihauteri alaiaren
iragarle gu gara
bai atsegina eta algara (bis)
Aizak, jozak, jozak
Aizan, jozan, jozan
Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra
agurtuz dugu atsegina.
Herriz herri gabiltza gu beti
Ederrez begiak aserik (bis)
baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain mutil ederrik
baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain neska ederrik.
Gerri mehea eta liraina
Ezpainak gorri eta mardul (bis)
Gure arteko bat bazina
Zuk begiez metala urtu (bis)
Bai, bai urtu; bai, bai urtu.


Musika: Raimundo Sarriegui
Letra: Adolfo Comba

EGILEAK: Garazi Gurrutxaga eta Nahia Malaxetxeberria

SAN SEBASTIAN MARTXA AXULARREN



Danborrada da urtero urtarrilaren 20an Donostiak bere zaindariaren eguna ospatzeko egiten duen jaialdia. Jaia 00:00etan hasten da Konstituzio plazan, hiriko bandera igotzeko ekitaldiarekin. Orduan, Gaztelubide elkarteko eta beste danborrada batzuetako kideak Sarriegiren doinuak jotzen hasten dira. Ondoren, doinu horiek egun osoan entzungo dira hirian.





BAGERA...
GU ERE BAI
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI

SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN
DONOSTIA BAT BAKARRA MUNDUAN
HURA DA SANTUA
TA HAU DA HERRIA
HORRA ZER DAN GURE DONOSTIA

IRUTXULOKO
GAZTELUPEKO
JOXEMARITAR ZAHAR ETA GAZTE. (Berriz)

KALERIK KALE
DANBORRA JOAZ
UMORE ONA ZABALTZEN
HOR DIJOAZ
JOXEMARI�

GAURTANDIK GERORA
PENAK ZOKORA
FESTARA�
DANTZARA�
DONOSTIARRAI OIHU
EGITERA GATOZ
POZALDIZ
INAUTERIAK DATOZ� (Berriz)

BAGERA...�
GU ERE BAI
GU BETI POZEZ,

BETI ALAI  

Egileak: Hodei Zabalza eta Oier Aranburu

2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

ELORRIO INAUTERIETAN.

Barandu baina ziur! Hona hemen gure inauterietako argazkiak. Gure aurtengo gaia itxasoko kirolak izan da. Murgil zaitezte gurekin!!!